background

AROZ-BERRI (Irurita)

Iruritan ditugun instalazioak

AROZ-BERRI (Irurita)

AROZ-BERRI (Orikain)

Orikainen ditugun instalazioak

AROZ-BERRI (Orikain)

Aroz Berri, S.A.

Aurkezpena

logo arozberri1Aroz Berri S.A., nagusiki, landa makinariaren salmenta, banaketa eta konponketara zuzendutako enpresa bat gara. 1977 urteko apirilean ireki genituen gure ateak, bezeroei kalitatezko ekipamendu eta ordezko pieza sortak eskaintzeko asmoz, beti ere teknologia aintzindarienekin fabrikatutako produktuak erabiliz edozein landa esplotaziorako egokituak.

 

Etxe desberdin aunitzetako produktuak merkaturatzen ditugu, honetarako, Irurita (Baztan) eta Orikainen (Iruñetik hurbil) instalazio egokituak ditugu, bietan zerbitzu berak eskaintzen ditugularik; biltegi zerbitzua, ordezko piezak, konponketak eta salmentak.  

 

Gure enpresako lan taldeak, kalitatezko nekazaritza eta abelzaintzan sinesten du eta bezero bakoitzari arreta profesional eta pertsonalizatua eskaintzen dio. Langile bakoitzak, bere arloko berrikuntzetara egunereratzeko beharrezko formakuntza jasotzen du, era honetan, zerbitzu ezinhobea eskaintzen saiatzen gara.